ZEINTZUK GARA

Ez gara psikologoak, ezta terapeutak, psikiatrak, medikuak, abokatuak, gizarte laguntzaileak edo gaiarekin lotutako beste profesionalak ere. Gurasoak gara. Gure txikixak behar baino lehenago, ia ezagutu ere egin gabe, galdu ditugun gurasoak. Izen eta abizendun gurasoak gara: Iker, Eider, Kristina, Iñaki, Aintzane, Aitor, Belen eta Iratxe, hain zuzen ere. Gure txikixak, berriz, Ekaitz, Xabi, Ihintza eta Jakes. Laurak hil ziren jaiotzerakoan, lehentxeago edo jaio eta berehala.

Izan ere, dena ilusio zena min bilakatu zen. Dena antolatuta genuenean, dena hankaz gora jarri zitzaigun. Plan guztiak eginda genituenean, noraezean aurkitu ginen. Elkarrekin berba egiten dugunean, hasierako momentuetaz berba egiten dugunean, askotan erabiltzen ditugun hitzak dira, galduta, lur jota, noraezean, argi izpirik ikusten ez genuela… besteak beste.

Horregatik, elkar ezagutzeak eta elkarrekin gure esperientziak konpartitzeak izugarri lagundu digu. Batasun horrek indarra eman digu eta elkarri lagundu ahal izateak sentsazio atsegin bat ematen digu.

Dolu prozesua luzea eta gogorra da, baina, lau familiok elkarri babesa eta laguntasuna ematea oso esperientzia polita izaten ari da. Eta batasunak eman digun indar hori eta ezagupen guztiak blog honetara ekartzeko lanean dihardugu, beste batzuentzat ere lagungarriak izan daitezkeelakoan.

 

Utzi iruzkina

4 iruzkin

  1. Izan ere zein inportantea den bizipenak konpartitzea!

    Erantzun
  2. Amaia

     /  2013/04/23

    Kaixo!
    Guk Mari txikia galdu dugu orain gutxi, eta zuen blogaren berri izateak istori honetan bakarrik ez gaudela konturatzen lagundu digu… mila esker egiten ari zareten lanarengatik. Ez zaituztet pertsonalki ezagutzen, baina eskegitako bideoak ikusiz eta erreportaiak irakurriz, bikotea eta biok terapia hantzeko bat egiten ari garela iruditzen zait… mila esker eta muxu handi bat.

    amaia

    Erantzun
  3. guretxikixak

     /  2013/05/19

    Bai, Errukane, guretzat oso lagungarria izan da bizipenak konpartitzeko aukera izatea, eta besteak beste, horretarako ere sortu nahi izan dugu bloga. Gure antzeko egoera bat bizi behar izan dutenei aukera hori eskaintzeko…

    Erantzun
  4. guretxikixak

     /  2013/05/19

    Kaixo Amaia,

    eta barkatu lehenago ez erantzuteagatik…
    Sentitzen dugu Marirena eta blog honek zerbaiten lagudu badizu pozten gara…
    Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu posta elektronikora idatz dezakezu nahi izanez gero: guretxikixak@gmail.com.

    Muxu handi bat!

    Erantzun

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: