Debagoieneko ospitalak heriotza perinatalari buruzko jarduera protokolo bat jarri du abian

Oraindik asko badago egiteko ere, badirudi poliki-poliki ospitaletatik heriotza perinatalari arreta handiagoa eskaintzen ari zaiola.

Adibide gisa, Debagoieneko ospitalak jaiotza inguruko heriotza kasuetarako ezarri duen jarduera-protokoloa.

 

Informazio zehatzagoa Osakidetzako web orrian

“Doluaren bidetik” tailerra Arantzazun

Martxoaren 16tik 18ra, Doluaren bidetik izeneko tailerra egingo dute Arantzazun, Bidegin elkarteak antolatuta, Asis Topagunearekin lankidetzan. Tailer hori dolua edo dolu aitzinatua bizi izaten ari diren pertsonei edo haien ingurukoei zuzenduta dago.

Dolua edota gaixotasun larria bizi duen pertsonari eta haien ingurukoei laguntzeko irabazi asmorik gabeko elkartea da Bidegin. Oraingo honetan, Arantzazuko Asis Topagunearekin elkarlanean, Doluaren Bidetik izeneko tailerra antolatu du martxorako. Martxoaren 16an, ostirala, hasi eta martxoaren 18ra arte, igandea, izango dira tailerrok, erretirorako, hausnarketarako eta bizipenak partekatzeko jardunaldiak, hain zuzen ere.

Lagun edo senitarteko maite baten heriotza dela eta dolua bizi izaten ari direnei, gaixotasun larria bizi izaten ari direnei eta ingurukoei zuzenduta daude tailerrok, baina, baita heriotzaren eta doluaren prozesuen gainean interesa duen pertsona orori ere.

Izaskun Andonegi izango da tailerren arduraduna, zainketa aringarrietan aditua den erizaina eta Bidegin elkarteko terapeuta.

Izena emateko Arantzazura deitu ahal duzue (943 78 13 15 edo 669 256) edo idatzi info@bideginduelo.org helbide elektronikora. Matrikularen prezioa da 190 eurokoa (ostatua, mantenu osoa eta tailerra barne).

Topaketa martxoaren 16an, ostirala, hasiko da 19:00etan eta igandean, martxoak 18, izango da itxiera, 16:30ean. Informazio gehiago aurkituko duzue Bidegin elkartearen web orrian.

 

 

 

“El último viaje”, TVE telebista kateak heriotzaren gainean eskainitako dokumentala

TVE telebista kate espainiarrak heriotzaren gaineko honako dokumentala eskaini zuen. Dokumental honek bilatzen du heriotzaren gainean dugun ezjakintasunari aurre egin eta heriotzaren esperientzia gerturatzea, hainbat testigantzaren bitartez. “El último viaje” dokumentalarekin,  heriotzaren tabuarekin apurtu nahi izan dute eta beste ikuspegi positiboago bat ekarri digute.

Quebec-eko iragarki bat dolu perinatalari buruz

Parents orphelins Quebec-eko dolu perinatalaren inguruko elkarte bat da eta lan handia egiten dute gaiari buruz.

Adibide gisa 2011ko nazioarteko dolu perinatalaren egunerako telebistarako prestatutako bideo hau:

Umamanitak antolatutako “Globos para el recuerdo” ekitaldia

2011ko azaroaren 5ean Umamanitak antolatuta “Globos para el recuerdo” ekitaldia egin zuten Madrilen.

Ekitaldiaren bideoa:

“El derecho al nombre de un feto” El mundo

http://www.elmundo.es/suplementos/cronica/2009/702/1238281205.html

“Com afrontar la mort d’un nadó” bideoa

Telenotícies – 02/03/2009 “Com afrontar la mort d’un nadó”

El hospital de Santa Caterina de Salt establece un sistema que implica a todos los profesionales a la hora de afrontar con las familias la muerte de un bebé. Informan, acompañan y recomiendan que se conserven recuerdos:

http://www.tv3.cat/videos/1054989/Com-afrontar-la-mort-dun-nado

 

“La cuna vacía” liburua

  • Claramunt, M.A./ Alvarez, M./ Jové, R./ Santos, E.: La cuna vacia”, La esfera de los libros, 2009, 333 pag.

Este libro nace de la necesidad de hablar, sin temor ni falsos mitos, acerca de una realidad que viven muchas parejas y para la que nadie está nunca preparado: la pérdida de un bebé en algún momento del embarazo, los hijos que nunca llegan a nacer. Cuando esta dura experiencia tiene lugar, es preciso abordarla desde diferentes perspectivas, que en estas páginas se desarrollan con la intención de aportar luz sobre un tema casi siempre relegado a la sombra: la correcta información, el buen acompañamiento y el apoyo del entorno, la intervención psicológica, la despedida y los rituales de la pérdida, los estudios médicos posteriores… Aspectos que no deben ser tratados como tabúes, porque en tal caso sólo contribuyen a añadir un dolor innecesario a un dolor de por sí inevitable.

“Mi bebé existió y tenía un nombre”, Tiempo, 2008-11-21

Tiempo aldizkarian 2008an argitaratu zen artikulu honetan, guraso batzuek jaiotzear zegoen umearen heriotzaren inguruan izandako esperientzia azaltzen da. Baita heriotza horren ondorioz ume hori erregistratzeko izandako arazoak ere…

http://www.tiempodehoy.com/espana/mi-bebe-existio-y-tenia-un-nombre