Gabonak eta doluari buruzko hitzaldiak

Datozen egunetan ‘Gabonak… eta etxean aulki bat hutsik’ (Doluan dauden familientzat Gabonetan aurre egiteko iradokizunak) / ‘Es Navidad… y en casa hay una silla vacía’ (Sugerencias para afrontar la Navidad para familias en duelo) hitzaldia egingo dute Arantzazun (Oñati) eta Donostian.

Aurtengoa hitzaldi horiek egiten diren hirugarren aldia da eta antolatzailea dolua lantzeko Bidegin elkartea da. Hizlaria elkarte bereko Izaskun Andonegi aditua izango da eta berarekin batera, Ainara Elizetxeak testigantza emango du.

Abenduaren 14an, larunbata, Arantzazuko (Oñati) Asis Topagunean egingo dute 10:30ean.

Abenduaren 17an, asteartea, Gros auzoko (Donostia) Okendo kultura etxean izango da, 19:00etan.

Bietan sarrera libre da, jakina.

Guretxikixak-en berri eman dute Hazi Hezi aldizkarian

Guretxikixak-eri buruzko erreportajea argitaratu du Hazi Hezi aldizkariak udako zenbakian. Hazi Hezi aldizkaria Hik Hasi egitasmoaren parte da eta argitalpenaren helburua da gurasooi umeak etxean hezten laguntzea.

Hemen daukazue lotura: http://www.hikhasi.com/albistea.php?id=780

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

HERIOTZA PERINATALARI BURUZKO INKESTA (Umamanita)

HERIOTZA PERINATALARI BURUZKO INKESTA (Umamanita)

 

983949_625275274150598_970991582_n

Umamanita elkartea inkesta bat egiten ari da haurdunaldian edo jaiotza inguruan gertatzen diren heriotzaren nondik norakoak ezagutzeko.

Gure eta gure txikien historiek datu interesgarriak eskaini ditzakete umetxo baten heriotzaren aurrean osasun-sisteman izan dugun esperientziari dagokionez.

Datu horiekin, umetxoa galtzen duten familien beharrak zeintzuk diren jakingo dute eta zaintza hobea izateko lan egingo dute.

Inkesta honek haurdunaldiaren 16.astetik aurrerako galerak eta erditzerakoan gertatutakoak jasotzen ditu. Bat-bateko heriotzak, haurdunaldiaren borondatezko etendurak fetuaren arazoengatik edo amaren osasun arriskuarengatik eta murrizketa selektiboak haurdunaldi anizkoitzetan dira kontuan hartuko direnak.
INKESTARA HELTZEKO ESTEKA: http://umamanitaencuesta.limequery.com/index.php/643128/lang-es

Goiena telebistan eta aldizkarian elkarrizketak

Orain dela aste batzuk honako blogaren sortzaileetako bi elkarrizketatu zituzten Goiena Telebistan. Goiena aldizkarian ere egin ziguten elkarrizketa. Ez da gure asmoa gure buruaren propaganda egitea edo gure burua goraipatzea, ezta gutxiagorik ere. Baina uste dugu blogari aurpegiak jartzeko eta ahotsak jartzeko beste modu hurbilago bat edo ezberdin bat izan daitezkeela elkarrizketok. Horregatik, horiek irakurtzea edo entzutea nahi duzuenok, hemen daukazue telebistako elkarrizketaren lotura eta hemen, berriz, paperekoan argitaratutakoa.

Gida interesgarria helduentzako, umeekin heriotzari buruz hitz egiteko

Lorena Cid psikologoak egindako gida hau oso interesgarria da umeekin heriotzari buruz zela hitz egin ez dakiten, baina, ikasi nahi duten guraso, hezitzaile eta abarrentzako. Gure kasuan ere, gure txikixak hiltzerakoan, kasu askotan, beste anai-arrebekin, ilobekin edo lagunen umeekin hitz egin beharra egokitu zaigu. Hona hemen gida osorik irakurtzeko aukera.

Alba Payás aditua doluari buruz asteazken honetan Donostian

Kataluniako Alba Payás doluaren lantzean adituak tailerra eta hitzaldia egingo ditu asteazken honetan, maiatzak 8, Donostian, Bidegin elkarteak gonbidatuta. Payás psikoterapeuta da, Psikoterapia integratzailean trebatua dago Ingalaterrako Metanoia Institutean eta baita heriotza eta dolu prozesuak laguntze6n AEBetako Kubler-Ross Fundazioan. Gaur egun Espainiako Estatuan doluari buruz gehien ikertu duen profesionaletako bat da Payás.

CARTEL 8 DE MAYO_BIDEGIN

Goizean ‘Atención al Duelo y la Pérdida desde un modelo integrativo-relacional’ izenpean tailerra emango du Donostiako Psikologia Fakultatean 09:30 eta 13:30era bitartean. Psikologo, erizain, mediku eta gizarte laguntzaileei zuzenduta dago eta doan da, baina interesatuek aurretik eskutizzuria@gmail.com helbidera idatzi beharko dute izena emateko.

Arratsaldean, berriz, Donostiako Koldo Mitxelenan hitzaldia emango du 19:00etan hasita, ‘El duelo: un camino con corazón’ izenpean. Azken hau doluaren gainean interesa duten familia, norbanako eta zaintzaileei zuzenduta dago batez ere, baina ateak edozeinentzat zabalik daude.

‘Haurrak heriotzaren aurrean’ hitzaldia, Antzuolan

Apirilaren 26an, ostirala, heriotza-doluetan espezializatutako Patxi Izagirre psikologo klinikoak hitzaldia egingo du Antzuolako (Gipuzkoa) Torresoroan, 18:00etan.

‘Haurrak heriotzaren aurrean’ izenburua duen hitzaldia herriko eskolak antolatu du, eta jende guztiari zabalik dago. Helburua da heriotza eta dolua zabal landu, eta haurrei gai hauetaz naturaltasunez nola hitz egin jakiteko tresnak erakutsi.

Ez da lehenengo aldia, Antzuolan herri eskolaren ekimenez, oraindik gizartean tabu diren gai hauek lantzeko ekimenak antolatzen direna. Eta, zoritxarrez, oso urriak dira gure inguruan halako hitzaldiak entzuteko aukerak. Are gehiago, Patxi Izagirreren lana oso hurbilekoa zaigu Guretxikixak osatzen dugun familioi, eta jakin badakigu gai hauen gainean duen jakintza eta esperientzia.

‘Heriotzaren trataera eskolan’ tesia egin dute

Iruñeako Idoia Sarak Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean Pedagogia ikasketak bukatzen ziharduen, eta bat-batean bikotekidea hil zitzaion. Kolpe latz horrek noraezean utzi zuen. Une horretan alabak ikasten dabiltzan eskolatik deitu zioten alabei zer esan behar zieten galdetuz.

Horrek zer pentsatu eman zion eta dolu prozesuan murgilduta zegoela gaiari buruz ikertzeari ekin zion. Eta azkenean ikasketa amaierako tesian ‘Heriotzaren trataera eskolan’ gaia jorratzea erabaki zuen; baita lan ederra osatu ere. Tesiak, gainera, Mondragon Unibertsitatearen euskarazko tesi onenaren saria jaso du.

Sarak dio orduan konturatu zela zer hutsune dagoen eskolan eta gizarte-mailan, eta jendea zer deseroso egoten den heriotzari buruz hitz egiterakoan. “Jendeak ez badu halako egoerarik bizi, gutxitan ausartzen da gertatu aurretik heriotzaz hitz egitera eta gertatzen denean ez dakigu zer egin”. Gainera, bere esperientzia pertsonaletik abiatuta, ohartu da ikastetxe oso gutxitan dakitela heriotzaren gaia umeekin nola landu. Eta horri konponbidea eman nahi izan dio.

Irakasleekin eta umeekin elkartu eta gaiari buruz duten uste, jarrera eta iritziak aztertu ditu. Eta heriotza berbagai jarri dezaketen ipuin zerrenda luzea osatu du. “Ipuina asko erabiltzen da eskoletan, eta nire proposamena da heriotza aipatzen duten ipuinak erabiltzea; hala, horren ostean, gaia mahai gainean jarri eta umeekin gaia lantzeko aukera dugu. Umeek uste dugun baino askoz gehiago dakite. Literaturarekin emozionalki distantzia hartzeko aukera dago, pertsonaien lekuan jartzeko. Eta, bestetik, ipuinak ematen digu aukera kultura desberdinek heriotzaren gaia nola ikusten duten jakiteko”.

Tesia hemen zintzilikatu dugu, egilearen eta Mondragon Unibertsitatearen baimenarekin:

Idoia Sara. Heriotzaren trataera eskolan

Eta hemen Idoia Sarari Ikasbil.net-en egindako elkarrizketa bat: http://bit.ly/XXm8LA

 

Mónica Álvarez “La cuna vacía” liburuaren egileetako bati elkarrizketa

Azaroaren 2an, http://www.maternidadcontinuum.com atarian, Mónica Álvarez “La cuna vacía” eta “La voces olvidadas” liburuen egileetako bati elkarrizketa egin zioten. Psikologo donostiarra da bera eta http://www.duelogestacionalyperinatal.com webgunearen egilea.

Elkarrizketa irakurtzeko, hemen.

Petits amb llum elkartekoak TV2ko para todos la 2 saioan

Kataluniako Petits amb llum elkarteko lehendakaria, Marta Muñoz,  eta  Vall Hebron ospitaleko psikologo bat, MªTeresa pi-Sunyer,  TV2ko Para todos la 2 saioan elkarrizketatu dituzte:

http://www.rtve.es/alacarta/videos/para-todos-la-2/para-todos-2-ong-pequenos-luz/1415149/