HELBURUAK

Gure esperientziatik abiatuta, zure edo albokoen umeen heriotzaren aurrean, guk dakiguna jakinarazi eta une honetan dituzun sentimenduak ulertzen eta konpartitzen lagundu nahi dizugu, modu apalean, lehen esan dugun moduan ez baikara profesionalak, egoera zail honetatik pasatu behar izan dugun gurasoak baizik. Dolu prozesu baten baitan zaude eta horrek bere lana eta denbora eskatzen du.

Seme-alaben heriotzaren aurrean dituzun eskubideen berri eman, heriotza gertatu eta berehala izan ditzakezun galdera nagusienei erantzunak, lagungarriak izan daitezkeen irakurgai, elkarte eta antzeko egoeran dauden beste guraso batzuen testigantzak eta beste eskaini nahi dizkizugu.

Hori guztia zure eskura jartzea da gure helburua. Guretako baliagarri izan dira horiek guztiak eta gure antzerako egoeran egon daitezkeen gurasoei hori guztia helaraztea da gure nahia.

 

Nori zuzenduta dago?

Antzeko egoeran egon daitezkeen guraso, senitarteko eta lagunei. Guk gure txikixak galdu genituenean noraezean ibili ginen arrazoi eta zergatien bila, eta baita gure ingurukoak ere. Halako une latz eta zailetan zer egin jakin gabe. Eskasa da erakundeek ematen duten laguntza eta babesa, eta informazioa oso urria da.
Gu, lehen esan dugun moduan, ez gara profesionalak eta ez da gure helburua euren ordezko izatea, osagarri baizik. Izan ere, gure ustez, beharrezkoa da, hasiera batean behintzat, laguntza psikologikoa edo dolu-laguntza jasotzea. Guk hala egin genuen eta oso lagungarria egin zaigu.

 

Guretxikixak gurekin daude, irudikatzen genuen moduan ez bada ere.
Ongi etorri beraz, eta zerbaitetan laguntzerik badugu, gauza txiki batean bada ere, gure helburua betetzat joko dugu.

 

Utzi iruzkina

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: