Gomendioak ingurukoentzat

ZER ESAN EDO EGIN ETA ZER EZ ESAN ETA ZER EZ EGIN UMETXOA HIL ZAIEN GURASOEI. Oro har, umetxoa hil zaien gurasoen senideek eta lagunek lagundu nahi izaten dute, baina askok ez dakite zer egin edo jakinda ere ez dakite nola, hanka sartzeko beldurragatik.

Denok dakigu asmo ona ez dela nahikoa izaten eta senide edo lagun ona, hor dagoela adierazten dakiena dela, beharrezkoa denerako, baina nola lortu hau?

HEMEN LAGUNGARRIAK IZANGO ZAIZKIZUN JARRAIBIDE BATZUK DITUZU:

  • BAI:

–       Onartu ezin duzula euren mina kendu, baina bai konpartitu eta hain bakarrik sentitu ez daitezen lagundu.

–       Zuen benetako ardura eta maitasuna adierazi.

–       Erabili umearen izena.

–       Bikotea berdin tratatu. Aitek amek bezainbeste laguntza behar dute.

–       Entzuteko, enkarguak egiteko, norabait eramateko, beste umeekin laguntzeko, edo beharko luketen edozertarako,…prestutasuna azaldu.

–       “Sentitzen dut” esan, gertatu zaienari buruz eta duten minari buruz.

–       Dituzten umore aldaketak onartu, dauden moduan daudela ere, ez daude inork epaitzeko.

–       Umetxoari buruz hitz egiten utzi, behar duten beste.

–       Arreta berezia eskaini anai-arrebei, agurrean eta hurrengo hilabeteetan, eurek ere sufritu egiten dute, eta nahastuta egoten dira eta euren gurasoek orain eskaini ezin dieten arreta behar dute.

–       Ahal izan duten guztia egin dutela eta umetxoa ondo zaindu dutela adierazi.

–       Jaiotza data jaso agendan edo egutegian eta gogoratu familiari hurrengo urteetan ere. Zuek gogoratzea asko esan nahi du eurentzat.

–       Ateratzeko gonbita egin. Baina ulertu ezetz badiote edo azken momentuan iritziz aldatzen badute. Batez ere, deitzen eta bisitatzen jarraitu.

–       Lagundu ahal izateko literatura eskuratu eta irakurri.

–       …

  • EZ:  

–       Ez pentsatu umearen adinak familian heriotza horrek izango duen balioa eta inpaktua zehazten duenik.

–       Ez izan gurasoak ukitzeko beldurrik. Sarritan kontaktu fisikoak milaka hitzek baino gehiago esaten du.

–       Ez saihestu edo alde egin zuk zeuk duzun inpotentzia edo

deserosotasunagatik, edo ez dakizulako zer esan.

–       Ez aldatu gaia, eurek umetxoa aipatzen dutenean.

–       Ez presionatu gurasoak dolu prozesuan, zauri hauek osatzeko denbora luzea behar da eta eurek ez dute inoiz ahaztuko.

–       Ez egin alkohola edo drogak hartzeko gonbita.

–       Ez galdetu nola sentitzen diren, ez bazaude entzuteko prest.

–       Ez esan badakizula nola sentitzen diren, ez baduzu antzeko egoera bat bizi izan.

–       Ez esan zer sentitu edo egin behar duten.

–       Ez saiatu umetxoaren heriotzaren alde positiboa aurkitzen.

–       Ez esan eurek behintzat beste ume batzuk dituztela.

–       Ez esan beste ume batzuk izateko gai izango direla.

–       Ez esan eurak esker onekoak izan behar dutela beste ume batzuk dituztelako.

–       Saihestu esaldi hauek:

–       “Kementsua izan eta ez egin negar”

–       “Jainkoak hala nahi izan du”

–       “Zure bizitzaren jarraitu, hau ez da munduaren amaiera”

–       “behintzat ez zen helduagoa”

–       “zure beste umeengatik gogorra izan behar duzu”

–       “gaztea zara, izango duzu beste bat”

–       “denborak dena sendatzen du”

–       …
www.petitsambllum.com
http://www.missfoundation.org/spanish/dosdonts.html (29/11/07)

Utzi iruzkina

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: