Kontuan hartzekoak

Ondoren irakurriko dituzunak gomendio batzuk dira, hori besterik ez. Edo gomendioak baino, gure esperientzian oinarrituta, heriotza perinatal bat gertatuz gero, gure ustez kontuan hartzekoak izan daitezkeen batzuk. Ez dugu egin beharrekoen zerrenda bat bezala aurkeztu nahi, beste atal batzuetan ere esan dugun moduan, ez baikara honetan profesionalak.

Beraz, gure uste apalean, heriotza perinatal bati aurre egiteko orduan, honakoak ezagutzea edo horien berri izatea, kontuan izatea garrantzitsua izan daiteke:

•    Protokoloak ospitaletan


Heriotza perinatalei dagokionez, ospitaletan hobekuntzak izan diren arren, oraindik ere bide luzea dago egiteko. Gure ustez,  beharrezkoa da, ospitaletako profesionalek (emaginak, ginekologoak, erizainak, pediatrak…) horrelako kasu baten aurrean nola jokatu behar duten lantzea, eta jarduera-protokolo bat zehaztuta izatea. Azken urteotan, hainbat ospitalek protokoloak eta gidak ezarri dituzte (baita Osakidetza barruan ere), izan beharreko jokabidea zehaztuz, momentuko nahasmenean, inprobisazioan ez erortzeko eta horrek ekar ditzakeen hutsegiteak ekiditeko asmoz.
Izan ere, urteotan jaiotza-inguruko heriotzak “ezkutatu” egin izan dira. Eta, esaterako, “ahaztutako edo ezeztatutako dolua” deitu izan zaio gurasook ondoren pasatu behar dugun prozesuari.  Bai gizartearen, baita ospitalearen partetik ere, gurasoei gertatutakoa ahalik eta azkarren “ahazteko” proposamenak egin izan zaizkigu, horrek ondoren izan dezakeen eragin negatiboa kontuan izan gabe. Zorionez, esan dugun moduan, gauzak aldatzen ari dira.
Protokoloa egon edo ez, guraso bezala ospitalean zauden bitartean lagungarriak izan ahal zaizkizun puntu batzuen berri eman nahi dizugu:
•    Heriotzaren berri jasotzea: heriotzaren berri modu “egokian” eman behar dizute, zure bikotekidearekin batera zaudela (hala badagokio), esaten dena eta baita nola esaten den ondo zainduz.
•    Ama bi oheko logela huts batean ingresatzea komeni da, bikotekidearekin, senitartekoekin edota lagunekin beharrezkoa duen intimitatea izan dezan; eta inolaz ere ez, bere umetxoa ondoan duen ama baten ondoan, ezta erditze-gela edo jaioberrien solairu berean  ere.
•    Egin eta erabaki beharrekoen berri zuzen eta egoki jasotzeko eskubidea daukagu: beharrezkoa da gurasoek edota senideek egin beharreko eta erabaki beharreko batzuen berri jasotzea, modu garbian, eta ulertzen dugula ziurtatuz (autopsia, amatasun baja, jarraipena…), beti ere lehen aipatu dugun moduan, kontu handiarekin eta ahozko zein ez-ahozko komunikazioa zainduz.
•    Umetxoari dagokionez, berarekin jokabide egokia izan behar dute ospitaleko langileek, hau da, edozein jaioberrirekin bezalaxe: jaioberri bat bezala jantzi, bere kumatxoan utzi eta abar. Zoritxarrez, badira kasuak non umetxoa izara batzuetan batuta alde batean utzi izan den, edozer gauza izango balitz bezala. Gurasoek horrelako jokabideak ikusiz gero, jadanik gertatu denari min handiagoa gehituko zaio.
•    Argazkiak egitea: gurasoei ez zaie ziurrenik burutik pasa ere egingo. Momentuan “makabroa-edo” iruditu daitekeen arren, denborarekin maite ditugun pertsonen oroigarriak izatea oso garrantzitsua gerta daiteke doluari aurre egiteko. Hemen senideen laguntza eska daiteke, argazkiak ateratzeko.
•    Umetxoari jarritako besoko identifikatiboa ematea gurasoei: etxera bueltatzerakoan kontuan izan esku hutsik goazela, horrenbeste itxaron dugun umetxo hori barik.  Gauza txikitxo hauek oso garrantzitsuak dira.
•    Umetxoaren esku eta hanka-markak egitea eta gurasoei ematea: hau ere oroigarri moduan.
•    Jarraipena egitea: gertaera horren ondoren, garrantzitsua da gurasoek ospitalearen aldetik amaren (eta bikotekidearen, hala bada) jarraipena egiten dutela sentitzea: jarraipen fisikoa, emozionala, erabakien jarraipena…; eta ez daudela gela bakar horretan “abandonatuta”.

•    Laguntza psikologikoa

Umearen heriotza gertatzen den momentutik bertatik, eta baita lehenagotik ere, aurreikustea dagoen kasuetan, komenigarria da gurasoek, eta baita ingurukoek ere,  laguntza psikologikoa izatea. Interesgarriena hasieratik bertatik laguntza psikologiko hori ospitalean bertan jasotzea izango litzateke; jakin badakigu, hau ez dela posible izaten ospitale guztietan, batez ere, txikietan, baina badira protokoloak dituzten beste batzuk, non laguntza profesional hori hasieratik jaso daitekeen. Hala ere, eskatzea gomendatzen dugu, eskatzea libre baita, eta beti da lagungarria.
Ospitalean bertan, momentu horietan bizi izaten den egoera gogorrean erabaki garrantzitsuak hartu behar izaten dira: umea ikusi edo ez, autopsia egin edo ez, non egin…;  hasieratik bertatik gidatuko zaituen norbait oso lagungarria gerta daiteke.
Ospitalean bertan laguntza psikologikoa jasotzeaz gain, oso lagungarria izaten da ondoren ere alderdi psikologikotik profesionalen laguntza jasotzea.  Dolu prozesu bat da, eta horretan laguntza behar izaten dugu normalean.
Euskal Herrian badira dolua lantzen laguntzen duten psikologo pribatuak, eta baita arlo publikoan ere- Euskal Autonomia Erkidegoan bada, dolu perinatalari buruzko berezko programa bat:  “Brazos vacíos” dolu perinatalerako programa, hain zuzen ere. Hala ere, oraingoz Arabako herrialdean bakarrik jaso daiteke laguntza hau, bertan erroldatua egotea ezinbestekoa delarik…Laguntza hori beste herrialdeetara zabaltzeko eskaera egotea beharrezkoa da, beraz, bertara joateko eskaera egitera animatu nahi zaituztegu.

•    Umetxoa ikustea

Ikerketa batzuk diotenez, dolu prozesua aurrera eramateko, lagungarria izan daiteke umetxoa ikusteko eta agurtzeko aukera izatea. Horrek ez du esan nahi kasu guztietan horrela egin behar denik. Umetxoaren egoera kontuan izanda, eta beharrezkoa bada horren berri ere emanez, ospitaletan umetxoa ikusteko gonbidapena egin ohi dute normalean. Gurasoen esku dago, noski, erabaki hori hartzea. Hori bai, horretarako normalean gonbidapen bat egin behar izaten da, zaila baita, estres egoera dela-eta, gurasoek eurek eskatzea. Gurasoek ezetz esanez gero, duten shock egoera dela-eta, senideei azaldu dakieke, nahiz eta orain ez baloratu, oso lagungarria izan daitekeela umea ikustea eta agurtzea ondorengo dolu prozesurako; senideek gurasoekin hitz egin dezakete horixe azaltzeko…Beharrezkoa bada, denboratxo bat pasa ostean berriro proposatu dakieke. Hala ere, beti kontuan izan beharra daukagu erabakia gurasoena dela.
•    Autopsia


Umetxoari autopsia egitea edo ez, berez, aukerakoa da, eta baita non egin ere. Ospitalean bertan egin dezaket. Bestela, aukera dago ospitaletik kanpo egiteko ere, baina kasu horretan bide judizial penaletik bideratu beharra dago.
Esan beharra dago, autopsia egitea interesgarria izaten dela, umetxoaren heriotzaren arrazoiak ezagutzeko edo konfirmatzeko (hau ez da beti erabat lortzen), baina baita malformazio edota infekzioak izan diren ezagutzeko ere eta, aldi berean, beste kasu batzuetarako ondorio interesgarriak atera daitezkeelako.
 •    Norberak dauka umearen kargu egiteko eskubidea


Behin heriotza gertatuta, eta autopsia dena delako tokian eginda ere, umetxoaren gorpuaren kargu egiteko eskubidea dute gurasoek.  Ospitaletik proposamena jaso dezakegu eurak kargu egiteko, baina jakin beharra daukagu, guk geuk erabakitzen duguna egiteko aukera daukagula: erabakitzen dugun beilatokira eramateko aukera, eta abar,

  • Amatasun-baja eta aitatasun-baja

180 egun baino gehiagoko haurdunaldi batean umetxoa hilik jaiotzen bada, amak amatasun-baja izateko eskubidea du. Umetxoa hilda jaiotzen bada edo 24 ordu baino gehiago bizitzen ez bada, aitak ez dauka aitatasun-bajarako eskubidea.
www.seg-social.es/Internet_1/Trabajadores/PrestacionesPension10935/index.htm

•    Umea erregistratzea
Orain arte umea familia liburuan erregistratu ahal izateko gutxienez 24 ordu bizi behar izan da umetxoa.
Hala ere, 2011n BOEn publikatu zen bezalaxe, lege hau aldatu egingo da:
Hona 20/2011, BOE 175, 2011/07/22n dioena:
Disposición adicional cuarta. Constancia en el Registro Civil de los fallecimientos con posterioridad a los seis meses de gestación.
Figurarán en un archivo del Registro Civil, sin efectos jurídicos, los fallecimientos que se produzcan con posterioridad a los seis meses de gestación y no cumplieran las condiciones previstas en el artículo 30 del Código Civil, pudiendo los progenitores otorgar un nombre.
Este archivo quedará sometido al régimen de publicidad restringida.
Indarrean sartuko da:
Disposición final décima. Entrada en vigor.
La presente Ley entrará en vigor a los tres años de su publicación en el «Boletín Oficial del Estado», excepto las disposiciones adicionales séptima y octava y las disposiciones finales tercera y sexta, que entrarán en vigor el día siguiente al de su publicación en el «Boletín Oficial del Estado».
Hasta la entrada en vigor de la presente Ley, el Ministerio de Justicia adoptará las medidas y los cambios normativos necesarios que afecten a la organización y funcionamiento de los Registros Civiles dentro del proceso de modernización de la Justicia.
Disposición transitoria novena. Aplicación de la disposición adicional cuarta.
Lo dispuesto en la disposición adicional cuarta resultará de aplicación a todas aquellas defunciones acaecidas con anterioridad a su entrada en vigor, siempre que así lo soliciten los progenitores en el plazo de dos años desde su publicación en el «Boletín Oficial del Estado».

Utzi iruzkina

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: