Eman zeurea

Zure esperientzia gurekin partekatu nahi baduzu, horretarako aukera eskaini nahi dizugu atal honetan. Egoera hori bizi (izan) dutenentzat lagungarria izango da, seguru; baina, gogora ezazu, zeuretzat ere zerbait onuragarria izan behar dela, terapia antzeko bat-edo.

Bidali zure esperientziaren kontakizuna ondorengo helbide elektronikora eta atal honetan argitaratuko dugu:

guretxikixak@gmail.com

Oharra: jakin ezazu, ez duzula izen-abizenik jarri beharrik, hala nahi baduzu.

Utzi iruzkina

2 iruzkin

  1. Enara

     /  2013/09/05

    Kaixo,

    Gaur facebooken jakin dut zuen blogaren berri.
    Oso oso ondo iruitzen zait blogarena.

    Guri ere Kattalin hil zitzaigun orain dela 5 urte. Jaio eta 5 hilabetera
    Hil zen. Haurdunaldia oso ondo, erditzea oso ondo baina gibeleko arazoa zuela esan ziguten
    2 hilabeterekin eta azkenean
    Trasplantea egin behar zioten. Gu aurkeztu ginen(gizona eta biok) gure gibel zati bat emateko, prueba
    Guztiak egin zizkiguten, baina ez zuen jasan edo ez zen iritsi trasplantea egitera. Hil
    Zen goiz berean deitu zidaten niri esanez ni nintzela hautatua gibel zatia emateko.

    Oso oso gogorra izan zen gainera Madrilen geunden, bakarrik eta gogorra benetan,
    Oraindik gogorra da, ez orduko intentsitatean zeren denborarekin lasaitzen zoaz eta
    Ondoren beste bi haur izan ditugu Inhar eta Auritz. Hauek bizi poza ematen due baina
    Beti faltako zaigu gure neska.

    Ezagutu genuenaren poza daukagu eta azkarregi alde egin zigunaren tristura bestetik.
    Momentu gogorrak pasa genituen elkarrekin baina onak ere bai.

    Guri inguruko jendeak asko lagundu zigun baita urte askoan gabiltzan homeopata batek
    Ere, dena behar da eta denbora.

    Beno eskerrikasko zuekin hau konpartitzeko aukera emateagatik, zeren behar dela
    Iruitzen zait. Kalean edo edozeinekin hitzegiteko aukerarik ez da izaten eta hitzegin
    Egin behar da, polita dalako gure kasuan behintzat berari buruz hitzegitea, gurea baita.

    Ondo izan

    Enara eta Jon

    Erantzun
    • guretxikixak

       /  2013/09/05

      Kaixo Enara eta Jon!

      Historia gogorra bizi izandakoa eta testigantza ederra.

      Mila esker zuei gurekin konpartitzeagatik eta blogarekiko botatako hitzengatik.

      Besarkada bat!

      ider & Iker.

      Erantzun

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: