‘Bebes invisibles’, dolu perinatalaren bi testigantza hurbileko

Ana Perez eta Noelia Sanchezek Cora eta Valentina alabak galdu zituzten haurdunaldian. Bi ama horien testigantza jasotzen du Minushu izeneko proiektuaren baitan egindako ‘Bebes invisibles’ lantxoak.

Bideo laburra da, baina oso hurbilekoa eta bere horretan jasotzen du gutako askok sentitu izan duguna.

Eskerrik asko Ana eta Noelia, bizipena konpartitzeagatik; eta Cora eta Valentina hainbeste irakasteagatik!

Hemen ikusi.

‘Aulki Hutsak’ doluari buruzko dokumentala Hego Euskal Herriko liburutegietan

Heriotza eta doluari buruzko ‘Aulki Hutsak’ dokumentala Hego Euskal Herriko liburutegi guztietan eskuragarri egongo da urrirako. Zabaltzen hasia da dagoeneko eta oporren etenaldiaren ostean, aleak Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako liburutegi guztietara heltzea espero dute dokumentalaren egile Iñaki Peñak eta Arteman Komunikazioko kideek.

Lan dibulgatiboa da ‘Aulki Hutsak’ eta medikuntza alorreko langile zein herritar askoren interesa ikusita, liburutegietan eskuragarri egoteko kopiak egin dituzte.

“El último viaje”, TVE telebista kateak heriotzaren gainean eskainitako dokumentala

TVE telebista kate espainiarrak heriotzaren gaineko honako dokumentala eskaini zuen. Dokumental honek bilatzen du heriotzaren gainean dugun ezjakintasunari aurre egin eta heriotzaren esperientzia gerturatzea, hainbat testigantzaren bitartez. “El último viaje” dokumentalarekin,  heriotzaren tabuarekin apurtu nahi izan dute eta beste ikuspegi positiboago bat ekarri digute.

Quebec-eko iragarki bat dolu perinatalari buruz

Parents orphelins Quebec-eko dolu perinatalaren inguruko elkarte bat da eta lan handia egiten dute gaiari buruz.

Adibide gisa 2011ko nazioarteko dolu perinatalaren egunerako telebistarako prestatutako bideo hau:

Umamanitak antolatutako “Globos para el recuerdo” ekitaldia

2011ko azaroaren 5ean Umamanitak antolatuta “Globos para el recuerdo” ekitaldia egin zuten Madrilen.

Ekitaldiaren bideoa:

“Com afrontar la mort d’un nadó” bideoa

Telenotícies – 02/03/2009 “Com afrontar la mort d’un nadó”

El hospital de Santa Caterina de Salt establece un sistema que implica a todos los profesionales a la hora de afrontar con las familias la muerte de un bebé. Informan, acompañan y recomiendan que se conserven recuerdos:

http://www.tv3.cat/videos/1054989/Com-afrontar-la-mort-dun-nado