Heriotza eta doluari buruzko ‘Aulki Hutsak’ dokumentala

Gurutzeta Ospitalean zainketa aringarrietan lan egiten duen Iñaki Peña medikuak bultzatuta eta bera zuzendari dela, ‘Aulki Hutsak’ izeneko dokumentala egin du Arteman enpresak. Peñak, bere esperientzian oinarrituta, gaur egun oraindik hain ezkutuan bizi dugun heriotza landu nahi izan du. Hala, heriotzaren inguruko sentimenduak (mina, hutsunea, haserrea…) hari bihurtu eta heriotza familian edo lagun artean bizi izan duten zein arlo horretako profesionalak diren hainbat lagun elkarrizketatu dituzte ikus-entzunezko hau osatuz.

Dokumentalak dibulgatiboa izan nahi du eta heriotzaren kolpea eta bizipen hori hurbiletik erakutsi; baita, jakina, esperantza transmititu. Osasun arloko hainbat esparrutan emango da dokumentala, baina, baita ere, hainbat herritako kultura etxe eta bestelako foroetan.

Abenduaren 19an, osteguna, aurkeztuko da jendaurrean Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, 19:00etan.

AulkiHutsak2

Utzi iruzkina

Iruzkin 1

  1. “Aktoreen” artean Eider Otxoa eta Iker Barandiaran, Markelekin batera. Minbiziaz hitz egiten dugu, bestelako gaixotasunez, suizidioaz, zahardadeaz, … baina baita dolu perinatalaz ere. Osasuna!

    Erantzun

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: